Giro argiagoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko maiatzaren 17a

Goizean hodeiak eta ostarteak eta eguraldi atsegina izango ditugu, eguzki tarte politez gozatu ahalko delarik. Arratsaldean zehar hodei gehiago agertuko da, ilunabar aldera tantaren bat botatzea baztertu gabe.

Hala ere, orokorrean ateri eutsiko dio. Ipar/ipar-ekialdeko haizea ibiliko da eta tenperaturak pixka bat igoko dira, 16-17ºC-tan joaz goia.

Osteguna, maiatzak 18

Giro motelagoa. Zeruan hodeiak nagusituko dira egun osoan zehar, nahiz eta, tarteka ostarteren bat edo beste zabaldu. Hodei hauek une batzuetan euri txiki pixka bat utziko dute. Ipar-haize bizia ibiliko da eta tenperaturak antzeko kokatuko dira, 16-17ºC-tan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!