Atertzera egingo du

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko maiatzaren 16a

Goizean eta arratsaldeko lehen orduak arte, hodeiak nagusi izango dira eta euri zaparrada batzuk izango ditugu. Arratsaldeko lehen ordutik aurrera atertu egingo du eta arratsaldean zehar ostarte txiki batzuk irekiko dira.

Haizeak iparraldetik bizi joko du eta tenperaturetan ezta aldaketarik emango, 14-15ºC-tan joaz goia.

Asteazkena, maiatzak 17

Giro argiagoa. Goizean hodeiak eta ostarteak eta eguraldi atsegina izango ditugu, eguzki tarte politez gozatu ahalko delarik. Arratsaldean zehar hodei gehiago agertuko da, ilunabar aldera tantaren bat botatzea baztertu gabe. Hala ere, orokorrean ateri eutsiko dio. Ipar/ipar-ekialdeko haizea ibiliko da eta tenperaturak pixka bat igoko dira, 16-17ºC-tan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!