Giro makurra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko maiatzaren 14a

Berriz ere egun osoan zehar hodeiak nagusi izango dira zeruan eta euritarako joera izango da. Euria goizean eta arratsaldeko lehen orduak arte mardul eta ia etengabe egingo du, litro asko pilatuko direlarik.

Azken orduetan euri gutxiago izango da. Ipar-mendebaldeko haizeak joko du beste egun batez, nahiz eta, indar pixka bat galdu. Tenperatura pittin bat igoko da, 13-15 graduan joaz goia.

Antzeko giroa izango dugu bihar. Hodeiak nagusi izango dira egun osoan zehar eta euria mardul eta sarri eroriko da egun osoan zehar, baina bereziki egunaren lehen zatian. Ipar-mendebaldeko haizeak bizi jotzen jarraituko du. Tenperatura antzeko kokatuko da, 13-15 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!