Giro euritsua

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko maiatzaren 13a

Egun osoan zehar hodeiak nagusi izango dira, zerua estalirik mantenduko dute eta euri kontuak izango dira.

Euri zaparradak egun osoan zehar izango dira, non sarri botako duen eta une batzuetan mardul, egunaren lehen zatian ekaitzak jotzea baztertu gabe. Ipar-mendebaldeko haize zakarrak joko du eta tenperatura antzeko mantenduko da, 12-14 graduan joaz goia.

Giro makurra izango dugu bihar. Berriz ere egun osoan zehar hodeiak nagusi izango dira zeruan eta euritarako joera izango da. Euria goizean eta arratsaldeko lehen orduak arte mardul eta ia etengabe egingo du, litro asko pilatuko direlarik. Azken orduetan euri gutxiago izango da. Ipar-mendebaldeko haizeak joko du beste egun batez, nahiz eta, indar pixka bat galdu. Tenperatura pittin bat igoko da, 13-15 graduan joaz goia.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!