Euri kontuak gaur ere

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko maiatzaren 12a

Goizean goizetik hasita zeruan hodeiak nagusi izango dira eta hodei hauek zaparradak utziko dizkigute, bereziki egunaren lehen zatian, non tarteka ekaitzak jo eta zaparrada handiren bat botatzea ez den baztertzen.

Arratsaldean zaparradak tartekatuagoak izango dira. Ipar/ipar-mendebaldeko haizeak zakar joko du eta tenperatura antzeko edo zertxobait beherago kokatuko da, 12-14 graduan joaz goia.

Giro euritsua izango dugu bihar. Egun osoan zehar hodeiak nagusi izango dira, zerua estalirik mantenduko dute eta euri kontuak izango dira. Euri zaparradak egun osoan zehar izango dira, non sarri botako duen eta une batzuetan mardul, egunaren lehen zatian ekaitzak jotzea baztertu gabe. Ipar-mendebaldeko haize zakarrak joko du eta tenperatura antzeko mantenduko da, 12-14 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!