Giro kaxkarra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko maiatzaren 11

Egun osoan zehar hodeiak nagusi izango dira, zerua estalirik mantenduko dutelarik eta euri giroa izango dugu. Zaparradak egun osoan izango dira, baina ugariago eta mardulago egingo du egunaren bigarren zatian.

Ipar-mendebaldeko haizeak bizi jotzen jarraituko du eta tenperaturak beste pixka bat jaitsiko dira, 13-15ºC-tan joaz goia.

Ostirala, maiatzak 12

Euri kontuak gaur ere. Goizean goizetik hasita zeruan hodeiak nagusi izango dira eta hodei hauek zaparradak utziko dizkigute, bereziki eguerditik aurrera, non tarteka ekaitzak jo eta zaparrada handiren bat botatzea ez den baztertzen. Ipar/ipar-mendebaldeko haizeak zakar joko du eta tenperaturak antzeko edo zertxobait beherago kokatuko dira, 13-14ºC-tan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!