Giro motela

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko maiatzaren 10a

Egun osoan zehar hodeiak nagusi izango dira, nahiz eta, tarteka ostarte batzuk ireki eta hodei hauek euri langar pixka bat utziko diguten. Zaparradak orokorrean ahulak izango dira.

Ipar-mendebaldeko haizea indarrean ibiliko da. Tenperaturak jaitsi egingo dira eta nekez gaindituko dituzte 16-17ºC-ak.

Osteguna, maiatzak 11

Giro kaxkarra. Egun osoan zehar hodeiak nagusi izango dira, zerua estalirik mantenduko dutelarik eta euri giroa izango dugu. Zaparradak egun osoan izango dira, baina ugariago eta mardulago egingo du egunaren bigarren zatian. Ipar-mendebaldeko haizeak bizi jotzen jarraituko du eta tenperaturak beste pixka bat jaitsiko dira, 14-15ºC-tan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!