Giro kaxkarragoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko maiatzaren 9a

Goizean erdi eta goi-mailako hodeiak ugariak izango dira, baina giro lasaia izango da. Arratsaldeko lehen orduan ordea, fronte bat iritsiko da mendebaldetik, zerua estaliko du eta euritara joko du.

Zaparradak orokorrean ahulak izango dira eta ez da euri askorik espero. Azken orduetan zaparrada tartekatuak geratuko dira. Haizeak goizean aldakor joko du, arratsaldean ipar-mendebaldetik finkatuz. Tenperatura maximoak ez dira 18-20ºC-tatik pasako.

Asteazkena, maiatzak 10

Giro motela. Egun osoan zehar hodeiak nagusi izango dira, nahiz eta, tarteka ostarte batzuk ireki eta hodei hauek tarteka euri langar pixka bat utziko digute. Hala ere, oso gutxi izango da eta ordu askotan ateri egongo da. Ipar-mendebaldeko haizea indarrean ibiliko da. Tenperaturak jaitsi egingo dira eta nekez gaindituko dituzte 16-17ºC-ak.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!