Giro ezegonkorra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko maiatzaren 6a

Goizean erdi eta goi-mailako hodeiak ostarteekin tartekatuko dira eta giro eguzkitsu eta ederra izango da. Arratsaldean ordea, bero hodeiak garatuko dira eta han-hemenka zaparradaren bat edo beste izango da, ekaitzak jo eta zaparrada handiagoren bat botatzea baztertu gabe.

Haizea goizean aldakor ibiliko da, baina arratsaldean ipar-mendebaldera egingo du. Tenperatura antzeko kokatuko da, 24-25 graduan joaz goia. 

Giro motela izango dugu bihar. Egun osoan zehar hodeiak nagusi izango dira eta hodei hauek tarteka euri pixka bat ere utziko digute. Euria gehienbat egunaren erdiko orduetan botako du eta euri txiki moduan izango da. Arratsaldean zehar atertu egingo du. Ipar-mendebaldeko haizeak joko du eta tenperatura dezente jaitsiko da, 18-20 graduan joaz goia. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!