Giro ederra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko maiatzaren 5a

Beste egun batez jarraian zeruan urdina nagusituko da, nahiz eta, tarteka goi-mailako hodei batzuk agertuko diren eta arratsaldean bero-hodeiren bat edo beste garatuko den.

Haizeak goizean aldakor eta ahul joko du, tarteka hego-mendebaldeko ukitu batekin. Arratsaldean aldiz, iparraldera egingo du eta zertxobait bizituko da. Tenperatura antzeko balioetan kokatuko da, 23-25 graduan joaz goia.

Giro ezegonkorragoa izango dugu bihar. Goizean erdi eta goi-mailako hodeiak ostarteekin tartekatuko dira eta giro eguzkitsu eta ederra izango da. Arratsaldean ordea, bero hodeiak garatuko dira eta han-hemenka zaparradaren bat edo beste izango da, ekaitzak jo eta zaparrada handiagoren bat botatzea baztertu gabe. Haizea goizean aldakor ibiliko da, baina arratsaldean ipar-mendebaldera egingo du. Tenperatura antzeko kokatuko da, 24-25 graduan joaz goia. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!