Giro atsegina

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea

Egun osoan zehar zeruan hodeiak eta ostarteak izango ditugu, ostarteak nagusituko direlarik, beste egun batez jarraian eguraldi eguzkitsua izango dugularik.

Goizean haizeak hego-mendebaldetik eta harro joko du, baina arratsaldean iparraldera egingo du. Tenperaturak dezente jaitsiko dira, 24-26ºC-tan joaz goia egunaren erdiko orduetan.

Ostirala, maiatzak 5

Giro ederra. Beste egun batez jarraian zeruan urdina nagusituko da, nahiz eta, tarteka erdi eta goi-mailako hodei batzuk agertuko diren. Haizeak goizean aldakor eta ahul joko du eta arratsaldean aldiz, iparraldera egingo du eta zertxobait bizituko da. Tenperaturak antzeko balioetan kokatuko dira, 24-25ºC-tan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!