Giro ederra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko maiatzaren 2a

Goizean goi-hodeiren bat salbu, zeru urdina eta eguraldi eguzkitsua izango ditugu. Arratsaldean goi-hodei finak ugariagoak izango dira, baina ez diote trabarik egingo eguzkiari eta giro ederrarekin jarraituko dugu.

Haizea goizean aldakor ibiliko da, baina arratsaldean ipar-ekialdera egingo du, bolada bizi batzuekin. Tenperaturek gora egingo dute, 23-25ºC-tan joaz goia.

Asteazkena, maiatzak 3

Giro beroa. Egun osoan zehar erdi eta goi-mailako hodei batzuk ostarteekin tartekatuko dira, baina orokorrean ostarteak zabalak izango dira eta eguraldi eguzkitsua izango dugu egun osoan zehar. Haizeak hego-ekialdeko norabidea hartuko du eta horrekin tenperaturek nabarmen egingo dute gora, 28-31ºC-tan joaz goia, egunaren erdiko orduetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!