Giro motela

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko apirilaren 30a

Egun osoan zehar hodeiak nagusi izango dira eta hodei horiek tarteka zaparrada batzuk utziko dituzte. Zaparradak orokorrean ahulak izango dira, baina azken orduetan mardulago botako du.

Ipar-mendebaldeko haizearen eraginpean jarraituko dugu eta tenperatura are gehiago jaitsiko dira, 16-18 graduan joaz goia.

Giro kaskarra izango dugu bihar. Goizean zerua estalirik egongo da eta euria izango dugu. Zaparrada tarteka mardulak izango dira eta giro bustia izango da. Arratsaldean pixkanaka euria gutxitzen joango da, gauerako ia erabat ateri geratuko delarik. Ipar/ipar-mendebaldeko haizea indarrean ibiliko da eta tenperaturak beste pixka bat behera egingo du, 14-16 graduan joko duelarik goia, egunaren erdiko orduetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!