Giro nahasiagoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko apirilaren 29a

Goizean hodeiak ugariak izanagatik, nahiko ateri egongo da eta giro lasaia izango dugu. Arratsaldean ordea, fronte bat iritsiko da mendebaldetik, zerua estali egingo da eta euritara joko du.

Zaparradak botako ditu, uneren batean ekaitzak jo eta zaparrada handiren bat botatzea baztertu gabe. Mendebal, ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da eta tenperatura nabarmen jaitsiko da, 18-20 graduan joaz goia. 

Giro motela izango dugu bihar. Egun osoan zehar hodeiak nagusi izango dira eta hodei hauek tarteka zaparrada batzuk utziko dituzte. Zaparradak orokorrean ahulak izango dira, baina azken orduetan mardulago botako du. Ipar-mendebaldeko haizearen eraginpean jarraituko dugu eta tenperatura are gehiago jaitsiko dira, 16-18 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!