Giro hodeitsuagoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko apirilaren 28a

Goizean erdi eta goi-mailako hodeiak ostarteekin tartekatuko dira eta giro atsegina izango da. Eguerditik aurrera ere antzeko joera izango du. Arratsalde erditik aurrera bero-hodeiak garatuko dira, azken orduetan ekaitzen bat lehertzea baztertu gabe.

Goizean haizeak hego ekialdetik joko du, arratsaldean ipar, ipar-mendebaldetik finkatuko delarik. Tenperatura antzeko kokatuko da 24-26 graduan joaz goia.

Giro nahasiagoa. Goizean hodeiak ugariak izanagatik, nahiko ateri egongo da eta giro lasaia izango dugu. Arratsaldean ordea, fronte bat iritsiko da mendebaldetik, zerua estali egingo da eta euritara joko du. Zaparradak botako ditu, uneren batean ekaitzak jo eta zaparrada handiren bat botatzea baztertu gabe. Mendebal, ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da eta tenperatura nabarmen jaitsiko da, 18-20 graduan joaz goia. 

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!