Giro egonkorra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko apirilaren 27a

Egun osoan zehar goi-hodeiak ugariak izango dira, zeruari kolore zurixka emango diotelarik. Hala ere, ez diote eguzkiari trabarik egingo eta eguraldi ederra izango dugu.

Arratsaldean bero-hodeiren bat garatuko da, baina inolako ondoriorik gabe. Goizean haizeak aldakor joko du, hego ukitu batekin. Arratsaldean aldiz, iparraldera egingo du. Tenperaturak igo egingo dira, 23-26ºC-tan joaz goia.

Ostirala, apirilak 28

Giro hodeitsuagoa. Goizean erdi eta goi-mailako hodeiak ostarteekin tartekatuko dira eta giro atsegina izango da. Eguerditik aurrera ordea, zeruak estaltzera egingo du. Arratsalde erditik aurrera bero-hodeiak garatuko dira, azken orduetan ekaitzen bat lehertzea baztertu gabe. Goizean haizeak aldakor joko du, arratsaldean ipar-ekialdetik finkatuko delarik. Tenperaturek koska pare bat behera egingo dute, 21-24ºC-tan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!