Giro nahasia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko api. 26a, 05:58

Goizean hodeiak oso ugariak izango dira eta euri langar pixka bat izango da. Goiz erdi edo eguerdirako atertuko du eta ostarteak irekitzen joango dira.

Arratsaldean hodeiak eta ostarteak izango dira, baina ezegonkortasun pixka bat egongo denez ez da baztertzen hodei hauek zaparradaren bat edo beste uztea. Haizea goizean aldakor ibiliko da, arratsaldean aldiz ipar-ekialdetik. Tenperaturak igo egingo dira, 21-23ºC-tan joaz goia.

Osteguna, apirilak 27

Giro egonkorra. Egun osoan zehar goi-hodeiak ugariak izango dira, zeruari kolore zurixka emango diotelarik. Hala ere, ez diote eguzkiari trabarik egingo eta eguraldi ederra izango dugu. Hego-haizea nagusi izango da eta horrekin tenperaturen gorakada nabarmena izango da 26-28ºC-tan joko dutelarik goia, txokorik beroenetan gorago kokatzea baztertu gabe.

Erlazionatuak

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!