Giro hodeitsua

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko apirilaren 25a

Egun osoan zehar hodeiak nagusi izango dira. Goizean behe-hodeiak izango dira eta arratsaldean erdi eta goi-mailako hodeiak, non azken orduetan ez den baztertu behar tantaren bat edo beste botatzea.

Hala ere, gehienean ateri eutsiko dio. Haizea goizean aldakor ibiliko da eta arratsaldean ipar/ipar-mendebaldera egingo du. Tenperaturak zertxobait igoko dira, 19-21ºC-tan joaz goia.

Asteazkena, apirilak 26

Giro nahasia. Goizean hodeiak oso ugariak izango dira eta euri langar pixka bat izango da. Goiz erdi edo eguerdirako atertuko du eta ostarteak irekitzen joango dira. Arratsaldean hodeiak eta ostarteak izango dira, baina ezegonkortasun pixka bat egongo denez ez da baztertzen hodei hauek zaparradaren bat edo beste uztea. Haizea goizean aldakor ibiliko da, arratsaldean aldiz ipar-ekialdetik. Tenperaturak igo egingo dira, 21-23ºC-tan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!