Giro nahasia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko apirilaren 23a

Goizean hego haizearekin eguraldi atsegina izango dugu, nahiz eta, zeruan erdi eta goi mailako hodei batzuk agertu.

Eguerditik aurrera ordea, fronte baten bitartez zerua estali egingo da, haizeak mendebal, ipar-mendebaldera egingo du eta arratsaldean euritara joko du. Zaparradak orokorrean ahulak izango dira, beraz ez da euri asko egiterik espero. Tenperatura igo egingo da, 20-22 graduan joaz goia.

Giro lasaiagoa izango dugu bihar. Egun osoan zehar hodeiak nagusi izango dira eta ez da baztertzen egunaren erdiko orduetan tantaren bat botatzea. Hala ere, huskeria izango da eta gehienean ateri eutsiko dio. Goizean haizea aldakor ibiliko da, mendebaldeko ukitu batekin. Arratsaldean iparraldera egingo du. Tenperatura jaitsi egingo da, 19-20 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!