Giro freskoagoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko apirilaren 22a

Goizaldean sartuko den fronte batek zeru estalia eta euri giroa ekarriko dizkigu egunaren lehen zatian. Zaparradak botako ditu, non ez den baztertzen uneren batean gogotik egitea, ekaitz eta guzti.

Arratsaldean atertu egingo du eta ostarteak zabaltzen joango dira. Goizean mendebaldeko haizea ibiliko da, baina arratsaldean iparraldera egingo du. Tenperatura nabarmen jaitsiko da, 17-19 graduan joaz goia. 

Giro nahasia izango dugu bihar. Goizean hego haizearekin eguraldi atsegina izango dugu, nahiz eta, zeruan erdi eta goi mailako hodei batzuk agertu. Eguerditik aurrera ordea, fronte baten bitartez zerua estali egingo da, haizeak mendebal, ipar-mendebaldera egingo du eta arratsaldean euritara joko du. Zaparradak orokorrean ahulak izango dira, beraz ez da euri asko egiterik espero. Tenperatura igo egingo da, 20-22 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!