Giro epela

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko apirilaren 21a

Goizean goi hodei fin batzuk izanagatik eguraldi eguzkitsua nagusituko zaigu. Arratsaldean zehar ordea, bero hodeiak garatzen joango dira eta ilunabar, gau aldera ekaitzen bat lehertuko da.

Hala ere, ez da ekaitz gogorrik espero eta txoko batzuetan ateri egotea posible da. Hego-ekialdeko haizea ibiliko da eta tenperaturak gora egingo du, 24-26 graduan joaz goia.

Giro freskoago izango dugu bihar. Goizaldean sartuko den fronte batek zeru estalia eta euri giroa ekarriko dizkigu egunaren lehen zatian. Zaparradak botako ditu, non ez den baztertzen uneren batean gogotik egitea, ekaitz eta guzti. Arratsaldean atertu egingo du eta ostarteak zabaltzen joango dira. Goizean mendebaldeko haizea ibiliko da, baina arratsaldean iparraldera egingo du. Tenperatura nabarmen jaitsiko da, 17-19 graduan joaz goia. 

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!