Giro lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko apirilaren 20a

Goizean goi-mailako hodei batzuk agertuko dira, baina ostarteak nagusituko dira eta giro ederra izango dugu. Arratsaldean giro eguzkitsua izango dugu, nahiz eta, arratsalde erditik aurrera bero-hodeiren bat garatuko den.

Ez da espero ekaitzetara jotzerik. Haizeak goizean aldakor joko du. Eguerditik aurrera iparraldera egingo du. Tenperaturak jaitsi egingo dira, 19-21ºC-tan joaz goia.

Ostirala, apirilak 21

Giro nahasiagoa. Goizean zeru urdina eta eguraldi eguzkitsua nagusituko zaizkigu. Arratsaldean zehar ordea, bero-hodeiak garatzen joango dira eta ilunabar, gau aldera ekaitzen bat lehertuko da. Hala ere, ez da ekaitz gogorrik espero eta txoko batzuetan ateri egotea posible da. Hego-ekialdeko haizea ibiliko da eta tenperaturek gora egingo dute, 24-26ºC-tan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!