Giro bikaina

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea

Goizean goizetik hasita zerua urdin egongo da eta giro eguzkitsu eta eder batez gozatu ahalko da egun osoan zehar. Haizeak goizean hego-ekialdetik eta harro joko du, arratsaldean eki/ipar-ekialdera aldatuko delarik.

Tenperaturek dezente egingo dute gora eta 21-23ºC-tan joko dute goia egunaren erdiko orduetan.

Osteguna, apirilak 20

Giro lasaia. Goizean erdi eta goi-mailako hodei batzuk agertuko dira, baina ostarteak nagusituko dira eta giro ederra izango dugu. Arratsaldean giro eguzkitsua izango dugu, nahiz eta, arratsalde erditik aurrera bero-hodei batzuk garatuko diren. Ez da espero ekaitzetara jotzerik. Haizeak goizean aldakor joko du, tarteka hego ukitu batekin. Arratsaldean iparraldera egingo du. Tenperaturak koska pare bat igoko dira, 23-25ºC-tan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!