Giro lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko apirilaren 18a

Goizean hodei batzuk agertuko dira zeruan eta ez da baztertzen euri langar pixka bat egitea, bereziki egunsentian. Goiz erdirako ateri geratuko da eta ostarteak zabalduko dira, arratsaldean giro nahiko eguzkitsua geratuko delarik.

Haizeak ipar-ekialdetik joko du eta tenperaturak antzeko kokatuko dira, 15-16ºC-tan joaz goia.

Asteazkena, apirilak 19

Giro bikaina. Goizean goizetik hasita zerua urdin egongo da eta giro eguzkitsu eta eder batez gozatu ahalko da egun osoan zehar. Haizeak goizean hego-ekialdetik joko du, arratsaldean eki/ipar-ekialdera aldatuko delarik. Tenperaturek dezente egingo dute gora eta 20-22ºC-tan joko dute goia egunaren erdiko orduetan.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!