Egonkortzera egingo du

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko apirilaren 16a

Goizean oraindik hodeiak ugariak izango dira eta ez da baztertzen euri langar pixka bat egitea. Eguerdirako atertuko du ordea eta arratsaldean ostarte politak irekiko dira.

Ipar-haizea ibiliko da, arratsaldean ipar-ekialdeko ukitu batekin. Tenperatura igo egingo da, 15-16 graduan joaz goia.

Giro atsegina izango dugu bihar. Egun osoan zehar hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira, ostarteak ugariagoak izango direlarik eta eguraldi egonkor eta eguzkitsua izango dugularik. Ipar/ipar-ekialdeko haizearen eraginpean jarraituko dugu eta tenperaturak beste koska pare bat gora egingo du, 17-18 graduan joaz goia egunaren erdiko orduetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!