Antzeko giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko apirilaren 15a

Egun osoan berriz ere hodeiak zeharo nagusi izango dira zeruan eta euri kontuak izango ditugu.

Zaparradak egun osoan botako ditu eta, nahiz eta, orokorrean ez diren zaparrada indartsuak izango, une batzuetan zaparrada mardulagoren bat edo beste botako du. Azken orduetan atertzeko joera hartuko du. Ipar-mendebaldeko haizeak joko du eta tenperatura jaitsi egingo da, 11-13 graduan joaz goia.

Egonkortzera egingo du eguraldiak bihar. Goizean oraindik hodeiak ugariak izango dira eta ez da baztertzen euri langar pixka bat egitea. Eguerdirako atertuko du ordea eta arratsaldean ostarte politak irekiko dira. Ipar-haizea ibiliko da, arratsaldean ipar-ekialdeko ukitu batekin. Tenperatura igo egingo da, 15-16 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!