Giro bustia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko apirilaren 14a

Egun osoan zehar zerua estalirik egongo da eta zaparradak botako ditu. Goizean sarriago egingo du, baina zaparradak ez dira oso mardulak izango.

Giro bustia. Arratsaldean tartekatuago egingo du, baina zaparradak indartsuagoak izango dira. Goizean hego-mendebaldeko haizea ibiliko da eta arratsaldean ipar-mendebaldera aldatuko da, bolada zakarrekin. Tenperaturak gora egingo du, 15-17 graduan joko duelarik goia egunaren erdiko orduetan.

Antzeko giroa izango dugu bihar. Egun osoan berriz ere hodeiak zeharo nagusi izango dira zeruan eta euri kontuak izango ditugu. Zaparradak egun osoan botako ditu eta, nahiz eta, orokorrean ez diren zaparrada indartsuak izango, une batzuetan zaparrada mardulagoren bat edo beste botako du. Azken orduetan atertzeko joera hartuko du. Ipar-mendebaldeko haizeak joko du eta tenperatura jaitsi egingo da, 11-13 graduan joaz goia.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!