Giro nahasia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko apirilaren 13a

Goizean goiz, zaparrada isolaturen bat salbu, giro nahiko lasaia izango da. Goiz erdi eta, batez ere, eguerditik aurrera zaparradak ugariagotu egingo dira eta tarteka mardul botako du gainera.

Haizeak mendebal/ipar-mendebaldetik joko du, nahiz eta, azken orduetan hego-mendebaldera egingo duen. Tenperatura jaitsi eta ez da 11-13 gradutik pasako. Elur-maila goizean 1.000 metrotan kokatuko da, baina ondoren gora egingo du.

Giro bustia izango dugu bihar. Goizean goiz berriz ere euri gutxi izango da, baina goiz erditik aurrera zaparrada gehixeago espero da, nahiz eta, ez duen mardul botako eta orokorrean ez den espero euri askorik egiterik. Mendebal/ipar-mendebaldeko haizearen eraginpean jarraituko dugu, baina tenperaturak gora egingo du, 15-17 graduan joko duelarik goia egunaren erdiko orduetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!