Giro kaxkarra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko apirilaren 12a

Goizean goiz hego-mendebaldeko haizearekin zeruan goi-hodei batzuk izango dira, baina giro lasaia izango da. Goiz erdian ordea, mendebaldetik fronte bat iritsiko da, haizeak ipar-mendebaldera egingo du, zerua estali egingo da eta euritara joko du.

Zaparradak orokorrean ez dira indartsuak izango. Azken orduetan euri gutxi izango da. Tenperatura jaitsi egingo da eta ez da 15-16 gradutik pasako.

Giro nahasia izango dugu bihar. Goizean goiz, zaparrada isolaturen bat salbu, giro nahiko lasaia izango da. Goiz erdi eta, batez ere, eguerditik aurrera zaparradak ugariagotu egingo dira eta tarteka mardul botako du gainera. Azken orduetan atertzera egingo du. Haizeak mendebal/ipar-mendebaldetik joko du, nahiz eta, azken orduetan hego-mendebaldera egingo duen. Tenperatura jaitsi eta ez da 12-14 gradutik pasako. Elur-maila goizean 1.200 metroan kokatuko da, baina ondoren gora egingo du.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!