Giro eguzkitsua

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko apirilaren 5a

Goizean behe-lainoa sor badaiteke ere, segituan jasoko du eta zeru urdina eta eguraldi eguzkitsua nagusituko dira egun osoz, nahiz eta, arratsaldean goi-hodei fin batzuk agertuko diren.

Haizea goizean aldakor ibiliko da, baina arratsaldean ipar-ekialdera egingo du. Tenperaturak zertxobait igoko dira, 15-16ºC-tan joaz goia.

Osteguna, apirilak 6

Giro ederra. Goizean erdi eta goi-mailako hodeiren bat edo beste ikusiko badugu ere, azkar batean desagertzeko joera hartuko dute eta egun osoan zehar zeruan urdina nagusituko da, giro ederra geratuko delarik. Haizeak goizean aldakor joko du, arratsaldean iparraldekoa nagusituz, baina ahul. Tenperaturak beste pixka bat igoko dira, 16-18ºC-tan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!