Giro egonkorra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko apirilaren 4a

Goizean oraindik hodei baxu batzuk agertuko dira, baina ateri egongo da. Eguerditik aurrera desagertzeko joera hartuko dute hodei hauek eta arratsaldean eguraldi eguzkitsua nagusituko da.

Ipar/ipar-ekialdeko haizea ibiliko zaigu eta tenperaturak antzeko mantenduko dira, 13-14ºC-tan joaz goia.

Asteazkena, apirilak 5

Giro eguzkitsua. Goizean behe-lainoa sor badaiteke ere, segituan jasoko du eta zeru urdina eta eguraldi eguzkitsua nagusituko dira egun osoz. Haizea goizean aldakor ibiliko da, baina arratsaldean ipar-ekialdera egingo du. Tenperaturak zertxobait igoko dira, 15-16ºC-tan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!