Antzeko giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko apirilaren 2a

Goizean goizetik hasita hodeiak nagusi izango dira. Zaparradak egun osoz izango ditugu, baina orokorrean ez dira indartsuak izango, nahiz eta, azken orduetan zaparrada mardulagoren bat edo beste botako duen.

Egunaren gehienean ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, nahiz eta, azken orduetan iparraldera egingo duen. Tenperatura are gehiago jaitsiko da, 10-12 graduan joaz goia. Elur-maila 1.000 metrotan kokatuko da goizean, baina arratsaldean zertxobait igoko da.

Jasotzera egingo du. Goizean oraindik hodei ugari izango da eta euri pixka bat ere egingo du. Eguerdirako atertu eta arratsaldean azkar batean ostarteak irekiko dira. Ipar-haizea ibiliko da, baina azken orduetan aldakor geratuko da. Tenperatura zertxobait igoko da, 13-14 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!