Giro kaxkarra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko apirilaren 1a

Egun osoan hodeiak nagusi izango dira eta euri zaparradak izango ditugu. Goizean zaparrada tartekatuak izango dira eta ez du euri askorik botako.

Eguerditik aurrera ordea, zaparradak ugaritu egingo dira eta indarra hartuko dute, arratsaldean giro euritsua izango dugularik. Ipar-mendebaldeko haizea indarrean ibiliko da. Tenperatura jaitsi egingo da, 13-14 graduan joaz goia. Azken orduetan elurra 1.000 metrotan kokatuko da. 

Antzeko giroa izango dugu bihar. Goizean goizetik hasita hodeiak nagusi izango dira. Zaparradak egun osoz izango ditugu, baina orokorrean ez dira indartsuak izango, nahiz eta, azken orduetan zaparrada mardulagoren bat edo beste botako duen. Egunaren gehienean ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, nahiz eta, azken orduetan iparraldera egingo duen. Tenperatura are gehiago jaitsiko da, 10-12 graduan joaz goia. Elur-maila 1.000 metrotan kokatuko da goizean, baina arratsaldean zertxobait igoko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!