Giro nahasiagoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko martxoaren 31

Egun osoan zehar hodeiak nagusi izango dira eta hodei hauek tarteka euri pixka bat utziko digute. Goizean orokorrean nahiko ateri eutsiko dio, baina eguerditik aurrera zaparrada txiki batzuk izango dira, non gau partean tarteka mardul botako duen.

Haizeak mendebal, ipar-mendebaldetik joko du eta tenperatura jaitsi egingo da, 17-18 graduan joaz goia.

Giro kaxkarra izango dugu bihar. Egun osoan hodeiak nagusi izango dira eta euri zaparradak izango ditugu. Goizean zaparrada tartekatuak izango dira eta ez du euri askorik botako. Eguerditik aurrera ordea, zaparradak ugaritu egingo dira eta indarra hartuko dute, arratsaldean giro euritsua izango dugularik. Ipar-mendebaldeko haizea indarrean ibiliko da. Tenperatura jaitsi egingo da, 13-14 graduan joaz goia. Azken orduetan elurra 1.000 metrotan kokatuko da. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!