Giro freskoagoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko martxoaren 30a

Goi-mailako hodeiak egonagatik, ostarteak nagusituko dira eta giro ederra izango da. Arratsaldeko ordurik gehienetan antzeko giroarekin jarraituko dugu, baina azken orduetan hodeiak ugaritu egingo dira.

Hala ere, ateri eutsiko dio. Hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, bolada zakarrekin azken orduetan. Tenperaturak jaitsi egingo dira, 21-23ºC-tan joaz goia.

Ostirala, martxoak 31

Giro nahasiagoa. Egun osoan zehar hodeiak nagusi izango dira eta hodei hauek tarteka euri pixka bat utziko digute. Euria egiteko probabilitate handiena eguerdian eta, batez ere, azken orduetan izango da, non orduan zaparrada handiagoren bat edo beste ere botako duen. Haizeak mendebal/ipar-mendebaldetik joko du eta tenperaturak jaitsi egingo dira, 17-19ºC-tan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!