Antzeko giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko martxoaren 29a

Egun osoan zehar goi-hodei fin batzuk ostarteekin tartekatuko dira, baina hodei hauek ez diete batere trabarik egingo eguzkiari eta giro eguzkitsu eta ederra izango dugu egun osoz. 

Hego-haizea bizitu egingo da, tarteka bolada zakarrekin. Tenperaturak dezente igoko dira, balio beroak harrapatuz eta 26-28ºC-tan joaz goia egunaren erdiko orduetan.

Osteguna, martxoak 30

Giro freskoagoa. Goizean erdi eta goi-mailako hodeiak egonagatik, ostarteak nagusituko dira eta giro ederra izango da. Arratsaldean erdi eta goi-mailako hodei hauen presentzia areagotu egingo da eta azken orduetan zerua estalirik geratuko da. Hala ere, ateri eutsiko dio. Hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, bolada zakarrekin azken orduetan. Tenperaturak jaitsi egingo dira, 21-22ºC-tan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!