Giro ederra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko martxoaren 28a

Goizean zerua ia erabat urdin agertuko zaigu eta giro eguzkitsua nagusituko da. Eguerditik aurrera eta arratsaldean goi-hodei fin batzuk agertuko dira zeruan, baina inolako trabarik egin gabe eguzkiari, giro eguzkitsuak jarraipena izango duelarik.

Haizeak hegotik joko du, biziago goizean. Tenperaturak nabarmen igoko dira, 21-23ºC-tan joaz goia.

Asteazkena, martxoak 29

Antzeko giroa. Egun osoan zehar goi-hodei fin batzuk ostarteekin tartekatuko dira, baina hodei hauek ez diete batere trabarik egingo eguzkiari eta giro eguzkitsu eta ederra izango dugu egun osoz. Hego-haizea bizitu egingo da, tarteka bolada zakarrekin. Tenperaturak dezente igoko dira, balio beroak harrapatuz eta 26-28ºC-tan joaz goia egunaren erdiko orduetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!