Giro nahasiagoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko martxoaren 26a

Egun osoan zehar hodeiak nagusi izango dira eta zeharka pasako den fronte batek tarteka euri zaparrada batzuk utziko dizkigu, bereziki eguerditik aurrera.

Mendebal/ipar-mendebaldeko haize bizia ibiliko da eta tenperaturak nabarmen egingo du behera, nekez pasako dituztelarik 15-16 graduak egunaren erdiko orduetan.

Altxatzera egingo du eguraldiak bihar. Goizean eta arratsaldeko lehen orduak arte zeru hodeitsua eta euri zaparrada batzuk izango dira. Arratsaldean atertu eta ostarteak irekiko dira. Goizean ipar-haizea ibiliko da, baina arratsaldean aldakor geratuko da, azken orduetan hego-ekialdetik finkatuko delarik. Tenperatura are gehiago jaitsiko da, 13-14 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!