Giro txukuna

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko martxoaren 25a

Goizean hodei asko izango da zeruan, baina ateri eutsiko dio.

Eguerditik aurrera eta arratsaldeko ordurik gehienetan zeruan ostarte zabalak izango dira, baina azken orduetan berriz ere hodeiak nagusituko dira, gauean euri pixka bat egitea baztertu gabe. Hego/hego-mendebaldeko haizeak tarteka harro joko du. Tenperatura igo egingo da, 19-20 graduan joaz goia.

Giro nahasiagoa izango dugu bihar. Egun osoan zehar hodeiak nagusi izango dira eta zeharka pasako den fronte batek tarteka euri zaparrada batzuk utziko dizkigu, bereziki eguerditik aurrera. Mendebal/ipar-mendebaldeko haize bizia ibiliko da eta tenperaturak nabarmen egingo du behera, nekez pasako dituztelarik 15-16 graduak egunaren erdiko orduetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!