Giro motelagoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko martxoaren 24a

Goizean hodeiak oso ugariak izango dira eta euri txiki modura zertxobait bustiko du. Eguerditik aurrera atertzeko joera hartuko du eta pixkanaka ostarte batzuk zabalduko dira.

Goizean ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, baina arratsaldean ipar-ekialdera egingo du. Tenperatura asko jaitsiko da, 16-17 graduan joaz goia.

Giro txukuna izango dugu bihar. Goizean hodei asko izango da zeruan, baina ateri eutsiko dio. Eguerditik aurrera eta arratsaldeko ordurik gehienetan zeruan ostarte zabalak izango dira, baina azken orduetan berriz ere hodeiak nagusituko dira, gauean euri pixka bat egitea baztertu gabe. Hego/hego-mendebaldeko haizeak tarteka harro joko du. Tenperatura igo egingo da, 19-20 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!