Antzeko giroa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko martxoaren 23a

Goizean erdi eta goi-mailako hodei batzuk izanagatik, ostarte batzuk ere izango dira eta giro atsegina izango dugu. Arratsaldean zehar hodei hauek ugaritzen joango dira, azken orduetan zerua estalirik geratuko delarik.

Hala ere, ez da euririk espero. Hego-mendebaldeko haizeak harro joko du, non bolada zakarrak utziko dituen arratsaldean. Tenperaturak igo eta 22-24ºC-tan joko dute goia.

Ostirala, martxoak 24

Giro motelagoa. Goizean hodeiak oso ugariak izango dira eta euri txiki modura zertxobait bustiko du. Eguerditik aurrera atertzeko joera hartuko du eta pixkanaka ostarte batzuk zabalduko dira. Goizean ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, baina arratsaldean ipar-ekialdera egingo du. Tenperaturak asko jaitsiko dira, 16-17ºC-tan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!