Giro atsegina

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko martxoaren 22a

Egun osoan zehar erdi eta goi-mailako hodeiak ugariak izango dira, tarteka zerua estali xamarrik mantenduko dutelarik, batez ere, arratsaldean.

Hala ere, ez da euririk espero eta eguraldi lasaiak jarraipena izango du beste egun batez. Haizea hegotik eta tarteka bizi ibiliko da egun osoan zehar eta tenperaturak igo egingo dira, 19-20ºC-tan joaz goia.

Osteguna, martxoak 23

Antzeko giroa. Goizean erdi eta goi-mailako hodei batzuk izanagatik, ostarte batzuk ere izango dira eta giro atsegina izango dugu. Arratsaldean zehar hodei hauek ugaritzen joango dira, azken orduetan zerua estalirik geratuko delarik. Hala ere, ez da euririk espero. Hego-mendebaldeko haizeak harro joko du, non bolada zakarrak utziko dituen arratsaldean. Tenperaturak igo eta 22-24ºC-tan joko dute goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!