Giro lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko martxoaren 21a

Goizean erdi eta goi-mailako hodei batzuk izango ditugu, baina giro lehorra izango da. Eguerdian eta arratsaldeko lehen orduetan hodei baxu batzuk izango dira, ostarteekin tartekatuko direnak, baina eguraldi atseginak jarraipena izango du.

Gainera azken orduetan zerua garbitu egingo du. Haizea goizean aldakor ibiliko da, baina arratsaldean iparraldetik finkatuko da. Tenperaturak jaitsi egingo dira, 16-18ºC-tan joaz goia.

Asteazkena, martxoak 22

Giro atsegina. Egun osoan zehar erdi eta goi-mailako hodeiak ugariak izango dira, tarteka zerua estali xamarrik mantenduko dutelarik. Hala ere, ez da euririk espero eta eguraldi lasaiak jarraipena izango du beste egun batez. Haizea aldakor ibiliko da egun osoan zehar eta tenperaturak igo egingo dira, 19-20ºC-tan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!