Eguerdi aldera giro argia izango da. Arratsaldean zehar aldiz, bero-hodeiak garatuko dira eta zaparradaren bat edo beste izango da, ekaitzak jotzea baztertu gabe. Hala ere, ez da ekaitz gogorrik espero eta euri gutxi izango da. Goizean hego-haize zakarra ibiliko da, arratsaldean aldiz hego-mendebaldekoa. Tenperatura jaitsi egingo da, 19-21 graduan joaz goia.