Giro eguzkitsua

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko martxoaren 16a

Egun osoan zehar goi-mailako hodeiak ostarteekin tartekatuko dira eta giro argi eta eguzkitsua izango dugu.

Hego-haize bizia ibiliko da, bolada zakarrekin haize guneetan eta mendi inguruetan. Tenperaturak nabarmen egingo du gora, 23-25 graduan joaz goia.

Giro nahasiagoa izango dugu bihar. Goizean erdi eta goi-mailako hodeiak ugariak izango dira, baina ostarteekin tartekatuko direnez, nahiko giro argia izango da. Arratsaldean zehar bero-hodeiak garatuko dira eta zaparradaren bat edo beste izango da, ekaitzak jotzea baztertu gabe. Hala ere, ez da ekaitz gogorrik espero. Hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, tarteka bolada zakarrekin. Tenperatura  jaitsi egingo da, 19-21 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!