Giro ederra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko martxoaren 15a

Goizeko lehen orduetan hodei batzuk agertuko badira ere, ateri egongo da eta eguerdirako zerua ia erabat urdin geratuko da. Arratsaldean, goi-hodei batzuk salbu, zeru urdina eta eguraldi eguzkitsua nagusituko dira.

Haizea aldakor ibiliko da, tarteka ekialdeko ukitu batekin. Tenperatura igo egingo da eta 16-18 graduan joko du goia.

Giro eguzkitsua izango dugu bihar. Egun osoan zehar zeruan urdina nagusituko da eta, nahiz eta, uneren batean hodeiren bat agertu, eguraldi eguzkitsua nagusituko da. Hego-haizea ibiliko da, tarteka bolada biziekin eta tenperaturak nabarmen egingo du gora, 23-25 graduan joaz goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!