Giro ezegonkorra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko martxoaren 14a

Goizean hodeiak oso ugariak izango dira eta euri zaparrada batzuk izango dira, non tarteka mardul botako duen. Arratsaldeak aurrera egin ahala atertzeko joera hartuko du eta azken orduetan ateri geratuko da, zeruan ostarte batzuk irekiko direlarik.

Haizeak mendebal/ipar-mendebaldetik bizi joko du. Tenperatura jaitsi egingo da, 12-14 graduan joaz goia. Elur-maila 1.300 metrotan kokatuko da.

Giro ederra izango dugu bihar. Goizeko lehen orduetan hodei batzuk agertuko badira ere, ateri egongo da eta eguerdirako zerua ia erabat urdin geratuko da. Arratsaldean, hodeiren bat salbu, zeru urdina eta eguraldi eguzkitsua nagusituko dira. Haizea aldakor ibiliko da, tarteka ekialdeko ukitu batekin. Tenperatura igo egingo da eta 18-19 graduan joko du goia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!