Argitzera

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko martxoaren 12a

Argitzera egingo du eguraldiak gaur. Goizean hodei asko izango da zeruan eta lehen orduan ez da baztertu behar tantaren bat edo beste botatzea.

Goiz erditik aurrera ordea, atertu eta arratsaldean hodeiak eta ostarteak eta giro atsegina izango ditugu. Hego-mendebaldeko haizea ibiliko da eta tenperaturen gorakada nabarmena izango da, 21-23 graduan joaz goia egunaren erdiko orduetan.

Giro nahasia izango dugu bihar. Goizean hego-mendebaldeko haizearekin hodeiak eta ostarteak eta giro argia izango dira. Arratsaldean haizeak ipar-mendebaldera egin eta fronte bat iritsiko da. Fronte honekin arratsalde erditik aurrera euri zaparrada batzuk izango dira, non tarteka mardul botako duen. Tenperatura jaitsi egingo da, 19-20 graduan joaz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!