Giro kaxkarragoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko martxoaren 11

Goizean hodeiak ugaritzen joango diren arren, ateri eutsiko dio. Eguerditik aurrera fronte baten eskutik zerua estalirik geratuko da eta euritara joko du, non tarteka zaparrada txiki batzuk botako dituen.

Goizean hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, arratsaldean aldiz ipar-mendebaldekoa. Tenperatura jaitsi egingo da, 16-17 graduan joaz goia. 

Argitzera egingo du bihar. Goizean hodei asko izango da zeruan eta lehen orduan ez da baztertu behar tantaren bat edo beste botatzea. Goiz erditik aurrera ordea, atertu eta arratsaldean hodeiak eta ostarteak eta giro atsegina izango ditugu. Hego-mendebaldeko haizea ibiliko da eta tenperaturen gorakada nabarmena izango da, 21-23 graduan joaz goia egunaren erdiko orduetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!