Giro atsegina

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2023ko martxoaren 10a

Egun osoan erdi eta goi-mailako hodeiak ostarteekin tartekatuko dira, baina ateri eutsiko dio eta giro lasai eta atsegina izango dugu. Goizean hodeiak ugariagoak izango dira eta arratsaldean aldiz ostarte politak izango dira.

Hego-mendebaldeko haizearen eraginpean jarraituko dugu, baina indarra galduko du. Tenperatura igo egingo da, 19-21 graduan joaz goia.

Giro kaxkarragoa izango dugu bihar. Goizean hodeiak ugaritzen joango diren arren, ateri eutsiko dio. Eguerditik aurrera fronte baten eskutik zerua estalirik geratuko da eta euritara joko du, non tarteka zaparrada txiki batzuk botako dituen. Goizean hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, arratsaldean aldiz ipar-mendebaldekoa. Tenperatura jaitsi egingo da, 16-17 graduan joaz goia. 

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!